Urtarrilaren 6an ospatzen den 44. Sei Izar Herri Krosa dela eta, Santutxuk zirkulazio aldaketak izango ditu goizeko 10:45etik 12:45era.
Lasterketak Iturriaga kalean izango du hasiera eta Basarrate Landan helmuga. Horrekin batera, Ibilbideak auzoko hainbat gune ezberdinetan zehar igaroko da; hala nola, Santa Klara, Zabalbide, Juan de la Cosa, Sagarminaga, Cocherito de Bilbao, Club Deportivoren Zirko Amateurraren kalea, Europa parkea eta Laurencin markesa.
Horrela, lasterketak kaleak zeharkatzen dituen momenetan, inguruko garajeetara sartzeko eta bertatik irteteko mugak zehaztuko ditu udalak. Gainera, herri krosak Iturriaga kaleko 51. eta 61. Zenbakietako aparkalekua okupatuko du eta eragina izango du ere Bilbobuseko ibilbideetan.
Horrenbestez, Santutxuko auzoak kirolez betetako jardunaldia izango du larunbatean. Eragindako aldaketen berri izateko, kontsultatu Bilboko Udaleko webgunean edota 010 telefono zenbakira deitu.
🅱️🏃🏻♀️ Aldaketak zirkulazioan, Santutxuko herri-krosa dela etahttps://t.co/lhPiijQN6n
— Bilbao [Udala - Ayuntamiento] (@bilbao_udala) January 4, 2024
🅱️🏃🏻♀️ Cambios en el tráfico por la herri krosa de #Santutxu 🔗 https://t.co/lagMMauCcP pic.twitter.com/BqpJMejOqh