Urtarrilaren 11n hasiko da “Bilboko Zirkuitua”-ren edizio berria. Aurtengoan, doako 16 antzerki-proposamen eskainiko dira hiriko auzoetan zehar.
Ekimena Bizkaiko hiriburuko eta inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena da; Bilboko Udalak babestutakoa, alegia.
Hori horrela, “Relax a trois” antzezlanaren proposamenenek emango diote hasiera jardunaldiari, Otxarkoagako Udaltegian, eta maiatzaren 9an emango zaio amaiera Basurtuko Udaltegian, Nodulos Teatroko “Carmen” antzezlanarekin.
Urtero bezala, Bilboko Zirkuituaren proposamen guztiak doakoak izango dira.
🅱️🎭 #BilbokoZirkuitua abian jarriko dugu, hiriko auzoetan ikusgai egongo diren doako 16 antzerki-proposamenekin 🔗 https://t.co/U63yXErSks pic.twitter.com/XLaQ02bu8w
— Bilbao [Udala - Ayuntamiento] (@bilbao_udala) January 5, 2024