Azpikontratatutako garraio sanitarioko langileei 15 eguneko grebara deikura egin diete ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek. Patronalak sindikatuen aldarrikapenei entzungor egin eta negoziazio guztiak eten ditu, azpikontratatutako langileen egoera Osakidetzak zuzenean kontratatuak dituen langileenarekin parekatzeko eskaeraren aurrean.
Sindikatuek Osasun Sailetik “bilkuruarako deirik jaso ez dutela” salatu dute, baita Lan eta Enplegu Sailarekin egindako bi bileretan akordiorantz “aurrerapausurik eman ez dela” ere.
Gaur izango dira mobilizazio nagusiak Donostiako, Santiagoko (Araba) eta Gurutzetako ospitaleetan, 11:00etatik 12:00etara aldi berean.