Deabru Beltzak antzerki talde euskaldunak txileko Teatro a Mil jaialdian parte hartuko du

uriola.eus 2024ko urt. 9a, 12:28
Argazkia: Deabru Beltzak

Taldeak hilaren 11 eta 20a artean eskainiko dituzte emanaldiak munduko disziplina aditzeko nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetako batean.

Euskal Herriko antzerki talde internazionalena da Deabru beltzak, eta aurten, haren 30 urteko ibilbidean lehenengoz, Teatro a Mil jaialdi txiletarrean izango dira. 1994tik ospatzen den Santiago a Mil jaialdiaren barnean dago antzerki jaialdia, Txileko arte eszeniko, plastiko eta grafikoak bultzatzea xede duena. Sorkuntzatik 48 herrialdeko 1.677 emanaldi izan dira jaialdian, guztira 11 milioi ikusle inguru bildu dituztenak.

Hilaren 11tik eta 20ra bitartean Txileko Santiago hiriko ipar-mendebaldeko Pudahuel Komunan eskainiko dituzte emanaldiak Deabru Beltzak taldeak, jaialdiaren historian lehenengoz aurkeztuko du euskal konpainia batek bere lana bertan. Horrez gain, taldeak Su Danborrak ikuskizuna eskainiko duen milagarren aldia izango da Txilen, munduko beste bi antzerki taldek soilik lortu duten zenbakia.

Deabru Beltzak taldearen lehen lana izan zen Su Danborrak, 1996an sortua. Kaleari eman zion erabilera berriari esker arrakasta izan zuen; mugimendua, perkusioa eta publikoarekiko harreman zuzena uztartzen zituena.  Antzezlana munduko 17 herrialdetan aurkeztu ondoren, Txilen izango da taldea, euskal antzerkiaren ordezkari Teatro a Mil jaialdian.