Zortzigarrenez Bilbao Musika Orkestra Zuzendaritzari buruzko Topaketen egoitza izan da aurten. Talde instrumentalen gidaritza garatzeko baliabideak eskaini, eta gaur egungo formazioetan orkestra-zuzendaritzaren azterketa sustatzea da topaguneen helburua, zein, aurreko edizioen arrakastaren ondorioz, estatu zein nazioarte mailan erreferente bilakatu den.
Aurten gaurtik ostiralera arte garatuko dira, eta, aureko edizioaren arrakastaren ondoren, topaketak amaitzean Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Sariaren bigarren edizioa ospatuko da, musika dibulgatzeko beste ekimen batzuekin batera. Zuzendaritza Sariko parte-hartzaileek Bilboko Udal Musika Banda zuzenduko dute lehiaketaren fase desberdinetan, eta irabazleak Udal Banda zuzentzeko aukera izango du datorren denboraldiko zuzendari gonbidatu gisa. 20 partaidek eman dute izena aurten, hauetako 5 Italia, Portugal, Herbehereetatik eta Austriatik etorriak dira, eta badira baita ere estatuko erkidego desberdinetatik etorri diren partaideak.
“Kultura eta soinuak”
Ekimenei amaiera emateko, Bilboko Udal Orkestrak “Kultura eta Soinuak” deituriko emanaldia eskainiko du J. Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan, hilak 12, ostirala. Leihaketaren azken fasea izango da eta hiru finalistek zuzenduko dute Udal Orkestra, Timothy Reynish zuzendari ezaguna epaimahaiburu eta Basilio Astúlez epaimahaikide izango direlarik. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.