Zabalik aratusteetako Mozorro eta Kopla Txikien leihaketetarako izen emateak

uriola.eus 2024ko urt. 10a, 12:08

Otsailaren 3an izango da Kopla Txikien Lehiaketa eta otsailaren 10ean Mozorro lehiaketa.

Bilboko Konpartsek aurten ere hainbat ekintza antolatu dituzte aratusteak girotzeko; hasteko IX. Kopla Txikien Lehiaketa ospatuko da Kafe antzokian, otsailaren 3an. Edozein taldek parte hartu ahal izango du errima musikatuen leihaketan, izan kuadrilla, bertso-eskola, elkarte, konpartsa… Hiru baldintza soilin bete beharko dituzte leihakideek: inskripzioa betetzea urtarrilaren 28a baino lehen, bost kide edo gehiago izatea eta partaide guztiak mozorrotuta jardutea. Bilboko Konpartsen web-orrian (bilbokokonpartsak.eus) eskuragarri dago ekitaldiari buruzko informazioa eta izen-emate formularioa.

Astebete geroago, otsailaren 10ean, Aratusteetako Mozorro Lehiaketa izango da, non konpartsek ez ezik, teldeek eta norbanakoek ere parte hartzeko aukera izango duten. Banakako mozorroen desfilea eguerdian izango da eta taldekakoena arratsaldean.

Mozorro Leihaketaren irabazleek izaera ludiko eta gastronomikoko produktu sorta izango dute sari, kategoria bakoitzeko bana. Izen-ematea zein araudia, berriz ere, Konpartsen web-orrian dago eskuragarri, eta otsailaren 3a baino lehenago eman daiteke izena bertan, edo sariketaren egunean bertan, 12:00 eta 12:15 bitartean Berastegi metroko irteeran bakarka izena eman ezkero, eta 16:00 eta 16:30 bitartean, Portuko Markesaren kalean taldean doazenentzat.