Azken hamarkadan, Ertzaintzak puntako teknologia baliatu du zainketa zorrotzago baten alde, ikuspegi prediktiboago batekin, jardunean adimen artifiziala, algoritmoak, identifikazio biometrikoa eta puntako bideozaintza uztartzen. Teknika hauek giza-eskubide eta norbanakoen askatasunean eragin handia dute, hainbat erakundek berretsi duten bezela. Modernizazio hau zaintza industria pribatuko enpresa erraldoien eskutik ari da gertatzen; eragin handiko aholkularitza-enpresen parte hartzearen eta kargu politiko euskaldun zein espainiarren ate-birakari kasuen bitartez, esateko. Zelaietaren lanak egoera hau argitzea du helburu.
Ahoztar Zelaieta
Kazteri eta kriminologo bilbotarraren ibilbidea arras luzea da; Egin egunkarian zein Baltasar Garzón epaileak itxiarazitako Ardi Beltza aldizkarian aritu izan da, baita Kalegorria aldizkarian ere. Hordago – El Saltorentzat artikuluak idazten ditu, iritzi-artikuluak Argian, eta Hala Bedi zein Arraio Irratia irrati libreetan kolaboratzaile da.
Hilak 17an plazaratuko du liburua Txalaparta argitaletxeak. Hainbat liburu argitaratu izan ditu Zelaietak haien bidez; Jóvenes Burukides Bizkainos (JoBuBis), El narco oasis vasco, Zaldibar zona cero, Residencias S.A. eta Diagnostiko Tolosaldea, lan konprometitu eta gaurkotasun handikoak, betiere.