Gaur ireki da Gabriel Aresti ipuin leihaketaren XLI. edizioan parte hartzeko epea; gaur hasi eta martxoaren 30era arte edukiko dute parte hartzaileek haien ipuinak aurkezteko. Literaturaren sorkuntza sustatu eta Gabriel Aresti, euskal literaturako egile adierazgarrienetako baten lana ezagutarazte laguntzea ditu xede ekimenak.
Bi modalitaterako deialdia egin da, euskera eta gaztelera. Bietan 3500 euroko sari nagusi bat eta 1750 euroko bi banatuko dira, lehiaketaren ondoren haien lana argitaratzeaz gain. 18 urtetik gorakoentzat dago zuzenduta lehiaketa eta gaia librea izango da; ez da hizkuntzatik kanpo itzulita dagoen lanik onartuko, ezta lehendik sarituak izan den kontakizunik ere ez. Gehienezko luzeera 15 orritakoa izan behar da (Times New Roman edo baliokidea, 12ko neurrian), eta 1,5eko tartea lerro bakoitzeko.
Modalitate bakoitzak bere epaimahaia izango du, literatura arloko pertsona ezagunek osatua. Martxoak 30era arte izango dute parte hartzaileek beren ipuinak formatu digitalean aurkezteko Bilboko Udalaren web orrian.