Bilbobusen Enpresa-Batzordeak txandako lau orduko lanuztera deitu die gaur langileei; 7:00etatik 11:00etara goizean eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldez, baita 24 orduko grebara ostegunean. Enpresak negoziatzeko urbilketarik ez egitea eta Udalak prozesuan esku hartzerik ez izatea salatzen du batzordeak.
Hiritarren ulermena eskatu du Bilbobuseko langileriak, izan ere, enpresak ez ditu akordioak burutu, Bilboko Udalaren isiltasuna konplize, langileen eskaerei gor egin dizkiena gainera. Langileek salatu dute enpresak behin eta berriz utzi dituela bertan-behera langileen alde adostutako neurriak, eta, besteak beste, poltsako langileen eskubideak urratzen dituela, %62an kontratatuz, hala lanaldi osorako kontratatzea ekiditzen. Hortaz gain, 2021tik soldatak bere horretan jarraitzen dute, langileen eros ahalmenaren murriztea eragin duena.
Manifestazioak
Goizean 7:00ak eta 11:00ak artean izango dira lanuzteak eta 8:30etan manifestazioa Gran Via 85etik Udaletxera. Arratsaldean 16:00etatik 20:00etara izango dira lanuzteak eta 17:30etan manifestazioa Hurtado de Amezagatik Plaza Biribilera arte. Ostegun honetan 24 orduko greba egingo dute gainera langileek, eta manifestazioa 10:00etan izango da, Gran Via 85etik Udaletxera berriz ere.