Gerra Zibilaren ostean erbestean egon ziren konpositoreen abestiak entzungai Arriaga Antzokian

uriola.eus 2024ko urt. 22a, 11:12

Argazkia: Dolo Iglesias

Naroa Intxausti sopranoak eta Aurelio Viribay pianistak eskainiko dute emanaldia astezkenean, Lied Arriagan zikloari hasiera emateko

Naroa Intxausti eta Aurelio Viribay izango dira astearte honetan Lied Arriagan zikloaren bigarren edizioari hasiera ematen. Urteko lehen sehilekoan bost kontzertu eskainiko ditu Arriaga antzokiak, formatu oso soilean, kontzertu gehienak pianoaz eta ahotsaz soilik eurkeztuko baitira.

Zikloari hasiera emango dion kontzertuan gai oso berezia izango du ardatz: erbestea, desterrua eta “transterrua”. Gerra Zibilaren ondorioz haien herria utzi behar izan zuten konpositoreen abestik ezezagunek osatuko dute asteazkeneko errepertorioa, hala nola, Salvador Bacarisse, Julián Bautista Gustavo Pittaluga Eta María Rodrigok sortutakoak, baita “barne erbestealdia” pairatu zuen Fernando Remacharenak ere, zeina 27ko Belaunaldiko musikari ezagunenetarikoa izan zen. Erbesteak eragindako minaren gaia izango da muin lehenengo emanaldi honetan, Naroa Intxausti sopranoa eta Aurelio Viribay pianistaren eskutik.

Datozen kontzertuak

Urtarrila eta ekaina artean bost kontzertu eskainiko dira Lied Arriaga zikloaren baitan. Hurrengoa otsailaren 14an izango da, Javier Povedano baritono eta klarinete jotzaileak eta Rubén Fdez. Aguirre pianistak interpretatua. Apirilaren 10ean Fdez. Aguirre eta Carmen Artaza mezzosopranoa izango dira taula gainean; Adriana Viñuela sopranoa eta Elisa Rapado pianista izango dira maiatzaren 8an, eta, azkenik,  Miren Urbieta eta Rubén Fdez. de Aguirre Sebastian Iradier eta Jesús Guridiren konposizioak aurkezten, ekainaren 12an.