Bilborock, sortzaile gazteen harrobi

uriola.eus 2024ko urt. 23a, 11:34

Argazkia: Bilbao Gazte

Bilborocken denboraldi honetarako programazioa aurkeztu du Udalak, egoitza pertsona eta kolektibo gazteentzat ekintzailetza-laborategia izan dadin.

Pasa den urtea 387 ekitaldi eta 33.128 parte-hartzailerakin amaitu ostean, Bilboko Udalak hasiera eman dio Bilborocken 2024ko programazioari. Aurten pertsona eta kolektibo gazteen musika- eta kultura- sormena bultzatzen jarraitu nahi du Udalak, horretarako Bilborock gazteen erreferentzia-espazio gisa finkatuz, “profesionalizaioa, ikusgarritasuna eta aukerak sortzea ahalbidetuko duen programazioarekin” Itxaso Erroteta Gazteria eta Kiroleko zinegotziaren hitzetan

2024ko programak badakartza zenbait berritasun: ostiralero “MIX-A” deituriko ekintza antolatuko da, non Djen erakustaldiak izango diren, esperientzia handiko kolektiboko profesionalekin eta gazteekin, emakumeen presentziari arreta berezia jarrita, entsegu-aretoetako lokal batean DJ ekipo profesionala prestatuko da, gazteek saioak ongi prestatu eta komunitatean saretu daitezen, “Lokal DJs” izenaz, eta azkenik “Freskure” ekimena indartzea erabaki du Udalak, bi hilean behin beharrean hilero izango da, eta bandei “Son Estrella Galicia” kontzertuetan parte hartzeko aukera emango zaie, baita Deu Txakartegiren formazio bat jasotzekoa ere.

Programazioaren aurkezpen-festa

Programazio berria hilak 26an egingo da ekitaldi formatuan, 19:00etatik 01:00etara. Eraikin osoko espazioetan izango dira ekintzak; entsegu lokaletan 2024ko programazioa erakutsi eta Bilborocken dokumentalaren aurrerapen bat proiektatuko da, egoitzaren historiari eta parte hartu duten pertsonen buruzkoa. 19:00etatik aurrera hainbat talde eta bakarlari arituko dira aretoan: Soda Time musikari urbanoak, Vittersweet akustikoan, AMOOMa funk eta soul banda eta Celeraka+Monet Djen pintxada amaitzeko.