Gaur eman dira jakitera 96. edizioko Oscar sarietako sekzio desberdinetarako hautagaiak. Bada, Oppenheimer edota Barbie bezalako filma ospetsuen artean, aurten Bilbotar zuzendari bat sartu da: Pablo Berger. Zehazki, Animaziozko Film Onenaren sarirako lortu du hautagaitza, “Robot Dreams” filmaren eskutik.
Lanari dagokionez, Sara Varonen eleberri grafikoan oinarrituta dago. Bertan, idazleak Dog-en istorioa kontatzen du, Manhattanen bizi den txakur bakartia. Egun batean, robot bat eraikitzea erabakitzen du, lagun bat. Bere adiskidetasuna hazi egiten da, banaezin bihurtzeraino, laurogeiko hamarkadako New Yorkeko erritmoan. Udako gau batean, Dog, pena handiz, Robota uztera behartuta ikusiko du bere burua.
Zazie Beetz eta Jack Quaid aktoreek eta Janet Yang AEBetako Zinema Arte eta Zientzien Akademiako presidenteak astearte honetan iragarri dutenez, honakoak izango dira Bergerrenarekin batera hurrengo martxoaren 10ean saria lortzeko lehiatuko diren lanak: “Kimitachi wa dô ikiru ka” (Mutila eta koartza), “Elemental”, “Nimona” eta “Spider-Man: Across the Spider-Verse”.