Israelgo Ministeritzak Samidoun elkartea debeka dezan eskatu dio Espainiari

uriola.eus 2024ko urt. 30a, 11:02
Argazkia: Samidoun Euskadi

Amichai Chikli Israelgo Diasporako Ministroak Albares espainiar Kanpo Ministroari idatzi dio, Samidoun eta Masar Badil Palestinaren aldeko elkarteen jarduna eteteko eskatzen.

Samidoun Euskadi, Preso Palestinarren Elkartasunerako Nazioarteko Sarearen adar euskaldunak, haien sareen bidez plazaratu du Amichai Chikli israeldar Diasporako  Ministroak Espainiar Gobernuari idatzi dion eskaera. Palistinaren Askapenerako Herri Frontea (gazteleraz FPLP), Chikliren hitzetan “aktiboan dagoen elkarte terrorista” dela azaldu dio espainiar Kanpo Ministroari, eta estatu mailan elkarte honen eta harekin harremana duten beste zenbait plataforma askatasunez Herri Palestinarraren aldeko ekintzan aritzea gaitzestu du.

Bere salaketen artean dago Samidoun elkartea, Palestinar Erresistentziaren aldeko langile palestinar, arabiar eta euskaldunen elkartasun militanterako plataforma herrikoia, zeinak Euskal Herrian baduen adar atiboa duen. “Ekimen eta adierazpen publikoak” egitea egotzi dio elkarteari Chiklik, haren hitzetan “terroristekin lotura modu irekian” dituzten arren. Herri Palestinarraren aurkako Estatu Sionistaren genozidioa salatu duten ekitaldiak eta manifestazioak antolatzea da Diasporako Ministroak salatzen duena, Madrilen estatuko beste hirietan Palestinarekin elkartasuna guztiz gaitzeztu eta halako ekintzak zigortuak izan daitezen eskatu du Estatu Sionistako ministroak.

Eskaerari itxiera emateko, extremismoari aurka egiteko giltza “antisemitismoa eta judutarren aurkako terrorismoa etetea” dela azaldu du, “mundu osoko demokraziek amankomunean  duten elementua”.  Hala, Espainiar Gobernuari “neurri nabarmenak” ezartzeko eskatu dio Chiklik. Samidoun Euskadik haien X (Twitter) atarian aurka egin diote Amichai Chikliren eskaerari, “Ez dute permititu nahi Palestinar Erresistentzia lotsa eta konplexurik gabe defendatzen dugunok geure adierazpenak aske egin ditzagun”.

Hitzaldia Leioan

Palestinaren Askapenerako Herri Fronteko bozeramaile ohia den Fayez Badawi izango da Leioan, bihar 11:30etan GKZ-ko 23. gelan. Gazako genozidioari Palestinar Erresistentziak eta Erresistentzia ardatzak oro har nola aurre egiten dioten azalduko du bertan