Badator "Bilbao Distrito Jazz" musika jaialdia

uriola.eus 2024ko urt. 30a, 16:46

Jazz jaialdiaren XXI. edizio honetan sei kontzertu eskeiniko dira Bilboko auzo desberdinetako egoitzetan

Bilboko Udalak, Bilbaina Jazz Clubekin batera, "Bilbao Distrito Jazz" edizio berriari hasiera emango diote beste behin. Otsailak 9tik martxoak 15era arte jazz emanaldiak egongo dira ostiralero, martxoak 9an , larunbatean, ospatuko den saioa salbuespen. Auzo desberdinetako espazioetan egingo dira kontzertuak: Bidebarrieta Liburutegian, Bertendona institutuan eta Rekalde, Begoña, Otxarkoaga eta Deustuko Udal Egoitzetan.
Egitaraua
Otsailak 9an, Rekaldeko Udal Egoitzan Mula boskoteak haien hirugarren lan luzea Elixir aurkeztuko du. Kataluniatik etorriak, hainbat kolaborazio egin ditu taldeak haien ibilbide luzean zehar, Kataluniako eszenan oso ezagunak. Otsailak 16an,  Begoñako Udal Egoitzan, Ainhara Ortega eta Joaquin Chacon izango dira, ahotsa eta gitarraz osatutako duoa, Billy Strayhorn, Cole Porter, Jerome Kern, eta abarren lanak interpretatzen. Otsailak 23an, Otxarkoagako udal Egoitzan, Tony Glausi laukote iparamerikarra egongo da entzungai; pop improbisazioa eta R&B eragiunak uztartuko ditu bere saioan. Martxoak 1ean Xavi Torres pianista izango da trio formatuan, Reiner Elizarde "Negrón" kontrabaxua eta Andreu Pitarch bateriarekin batera. Martxoak 9an, larunbata, Organ Freeman Musikeneko ikasle ohien taldea izango da Bidebarrieta Liburutegian, eta, amaitzeko, martxoak 15ean Deustuko Udal Egoitzan, Irene Reig saxo altua izango da, Pau Sala kontrabaxua eta Joan Casares bateriajolearekin batera.
 
Bilbao Distrito Jazz jaialdiaren XXI. edizioa izango da aurtengoa, jazzarekiko afizioa eta zuzeneko musika sustatzea helburu duen ekimena. Kontzertu guztien sarrerak 5€-tan erosi ahalko dira, bai internet bidez, bai kontzertu bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago, aretoaren sarreran. 19:00etan izango dira kontzertu guztiak.