14 urteko mutil batek ostegunetik darama desagertuta

uriola.eus 2024ko urt. 31a, 11:49

Gazte bilbotarrak Urko M. du izena eta 1,60m neurtzen ditu. Boluetan ikusi zuten azkenengoz.

14 urteko mutil bilbotar batek pasa den ostegunetik, hilak 25, darama desagertuta. Boluetako ikastetxean ikusi zuten azkenengoz, bertan izan zuen gatazka baten ondorioz klasetik kaleratua izan zenean. Gaztea Muskizeko adingabeen zentroan zegoen, seme eta guraso arteko indarkeria kasu baten ondorioz; amak bere tutorea izaten jarraitzen zuen eta asteburuetan familiaren etxera itzultzen zen, ama eta bi anaiekin batera.

Boluetako ikastetxetik kaleratu zutenean Muskizeko zentrora itzuliko ez zela esan zuen eta irakasleak, hau entzunda, adingabeen zentrora deitu zuen egoera azaltzeko. Bertara itzuli nahi ez zuela azaldu ostean ere, zentroko langileak gaztearen bila joan ez zirela azaldu du irakasleak.

Urkoren amak semea lagunen baten babesean dagoela uste du, gainera ostiralean haren lagun bat Muskizeko zentroan aurkeztu zen, Urkoren arroparen eskean, baina ez zioten eman. Gazte desagertuaren amak polizia semea aurkitzeko beharbeste ahalegin egiten ari ez dela azaldu du; babesa ematen egon daitezkeen lagunen izenak emateko behin eta berriz egin dituen deiei kasurik egin ez diela eta “gosea eta hotza duenean itzuliko dela esatera ere irisi direla” salatu du Urkoren amak. Musikizeko zentroaren jarrera ere sendo salatu du, informaziorik eta desagerpenaren salaketaren kopiarik eman ez zizkiotelako.

Urkoren berririk eduki ezkero, deitu arren poliziari.