Udaltzaingoa asteartean 14:30 inguruan gertatu zen istripuaren lekuko bila dabil. Erantzuleak 79 urteko oinezkoa harrapatu zuen Nafarroa kalean, gizona zaurituta utzita alde egin zuen jarraian. Inguruko jendeak kaltetuari lagundu eta osasun zerbitzuei deitu zieten, baina istripuaren erantzulearen nondik-norakoak ezezagunak dira oraindik.
Udaltzaingoak herritarren kolaborazioa eskatu du istripuaren inguruko ikerketan laguntzeko eta dei egin die gertakizunaren lekukoei, istripuari buruzko informaziorik eduki ezkero, 944 205 040 telefonoa edota investigacionaccidentes.ssc@bilbao.eus helbidearen bidez poliziari helarazteko