Optima enpresaren azpikontratazio gisa dauden Diputazioko garbiketa langileak, 2022tik eguneratu ez den akordioaren negoziazio prozesuaren erdian daude. Haien helburua soldatak Bizkaiko Foru Aldundiak zuzenean kontratatuta dauden langileenarekin berdintzea da.
Garbiketa zerbitzua eskaintzen duen Optima enpresak muzin egiten dio soldatak berdintzeari, Bizkaiko Foru Aldundiaren onespenarekin, zeinak ez duen bilera bat bera ere egin lUGT, ELA, LAB, ESK langileen bozeramaileekin, nahiz eta egoerak aurrera egin dezan hainbat bilkura egiteko eskaera egin izan duten.
Atzo elkarretaratzea egin zuten Optima enpresaren langileek Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian, egoera salatu eta beste behin haien soldata eta Aldundiak zuzenean kontratatuta dituen langileenaren arteko arrakala amaitzeko.