“Zaindu maite duzun hori”: Euskal Eskola Publikoan matrikulatzeko ekitaldia izango da bihar

uriola.eus 2024ko ots. 2a, 12:39

Euskal Eskola Publikoan matrikulatzea sustatzeko ekitaldi jendetsua antolatu dute, Arriaga antzokiko eskaileretan

Azken aste hauetan aupegi ezagunez bete dira Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformaren sareak. Izan aktore, mediku, kazetari, abeslari… Denek bihar Arriagako eskaileretan antolatu duten kontzentrazio jendetsura gonbidatu dituzte plataformaren jarraitzaileak. “Zaindu maite duzun hori” Ruper Ordorikaren bertso ezaguna lelo, argazki jendetsu bat aterako dute Arriaga parean, gurasoei haurrak Euskal Eskola Publikoan matrikulatzeko dei egiteko.

Eguerdiko 12:00etan eginda dago deikura Euskal Eskola Publikoaren aldeko aldarria botatzeko, eta ostean argazki jendetsua aterako da. Euskal Eskola Publikoan izena emateko aurrematrikularen epea otsailaren 7tik 23ra arte egongo da zabalik, informazio gehiago euskaleskolapublikoa.eus web orrian.