Euskadiko Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Seguruko Plan Estrategikoaren barne jarri du abian Udalak, gaur hasi eta igandera arte, ibilgailuen baldintza teknikoak kontrolatzeko kanpaina. Bereziki IATa egunean edukitzea eta gurpilen zein argien egoerari jarriko dizkiote arreta gehien, azken bi hauek lurzoru bustietan istripurik gerta ez dadin.
Ekimen honen bidez, gidarien segurtasuna bermatzeaz gain, herritarrak gidatzeak duen erantzukizunaz kontzientzia hartzea du helburu Bilboko Udalak. Eskuratutako datuekin, Bilboko Udaltzaingoaren Segurtasun Sailak taula bat sortuko du estatistikaren analisia egiteko. 2023an egindako kanpainetan 541 ibilgailu ikuskatu zituen Udaltzaingoak, haietako 153ri salaketak ipini zizkien IAT epe barruan ez edukitzeagatik, 21i asegurua indarrean ez izateagatik, bakarra argien eta gurpilen egoeragatik eta beste 22 bestelako arau-hausteengatik.