Badator berriz ere Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketa. Bizkaiko bertso eskolak eta inguruko bertsozaletasuna indartzea du helburu txapelketak, horretarako gune ludiko eta informala eskainiz. Txapelketa jai giroan eta modu ludikoan ospatzen da, 6 kide baino gehiagoko taldetan, izanak berak dioen gisan.
Egunera arte hiru edizio soilik ospatu badira ere, pasa den urteko txapelketan 23 taldek, ia 200 lagunek, eta hala, 3 taldeko 7 kanporaketa eta biko kanporaketa bat jokatu ziren. Izen emateen arabera, martxoaren 12an emango dute aurtengo antolaketaren berri, hala ere, dagoenekoz ezarrita dago kanporaketak martxoaren 15a eta maiatzaren 4a bitartean izango direla, eta finalaurrekoa zein finala maiatzaren 25ean, Eskolarteko finalarekin batera.
Izen ematea Bertsozale elkartearen web atarian egin daiteke dagoeneko, otsailaren 18ra arte, bizkaiko edozein tokitako kideak (betiere 6 lagun baino gehiagoko taldeetan) hartu ahal izango dute parte.