Bilbon ospatuko dira nazioarteko gazteentzako robotika torneoaren sailkapen-probak

uriola.eus 2024ko ots. 6a, 12:31
Argazkia: Bilboko Udala

Inskripzio-epea irekita dago ekainaren 15ean Bilboko La Perrera zentroan. Txapelketak gazteei teknologiara eta ingeniaritzara modu ludikoan hurbiltzea du helburu.

Hurrengo ekainaren 15ean “World Robot Olympiad” izeneko gazteentzako nazioarteko robotika torneoaren sailkapen-probak jokatuko dira La Perrera Zentroan. Dagoeneko zabalik dago ekainaren 15ean Bilboko udal-ekipamenduan egingo den finalaurrekoan parte hartzeko inskripzio-epea. Inskripzioak https://www.wroboto.es/ helbidean eska daitezke.

Txapelketa hezkuntza-lehiaketa bat da, gazteak, modu ludiko eta dibertigarri batean, teknologiara eta ingeniaritzara hurbildu nahi dituena. Udal-ekipamendu horretan txapelketaren beste edizio batzuetan parte hartu duten taldeak daude; 2023an, esaterako, La Perrerako talde bi sailkatu ziren Lleidan jokatu zen finalerako, horietako bat hirugarren postua lortu zuena.

Anfitrioiek jarritako lekua La Perrerako Maker Gunea da. Begirale batek emango die behar den prestakuntza lehiaketa honetan kategorietan parte hartu nahi dutenei. Parte hartzeko, Maker Gunean (Sabino Arana, 50) eman dezakete izena, astelehenetik zapatura, 17:00etatik 21:00etara, bertara joanda, info.konekta@bilbao.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz edota 661731294 telefonora deituz.