30 urte igaro dira Wes Craven zinemagile estatubatuarrak, David Cronenberg (Scanners, The Fly, Dead Ringers, Crash) eta John Carpenterrekin batera (The Thing, Halloween, They Live, The Fog) “Nightmare on Elm Street” plazaratu zuenetik. Filmarekin batera jaio zen beldurrezko generoak inoiz izan duen ikono handienetako bat: Freddie Kruegger.
Robert Englundek hezur-haragiztu zuen Cravenen pertsonaia, inoizko papel ezagunenetariko batean, non ametsen edo, hobeto esateko, amesgaiztoen mundua eta gurearen arteko mugak lausotzen zituen fantasia gordin honen antagonistak. Freddy Krueger izango da aurten FANT Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdiaren aurpegi, urteurren berezi hau ospatzeko eta Cravenen “Nightmare on Elm Street” izango da jaialdiari hasiera emango dion proiekzioa, PreFANT zikloaren barnean.
Datorren ostegunean, hilak 15, 19:30etan proiektatuko da filmea, Golem-Alhondiga zinemago 1. aretoan. Sarrera doakoa izango da eta egunean bertan, 16:30etatik aurrera izango da eskuragarri leihatilan.