Iritsi da aratuste eguna eta, harekin batera, Bilboko Konpartsek inauterietarako antolatutako egitaraua. 17:30etan hasiko da festa Azulitoaren kalejirarekin, Plaza Eliptikotik, Kale Nagusian zehar Arriagara iritsi arte. Kalejiraren amaieran 60 eta 80. hamarkaden arteko Bilboko autobusa hurbilduko da Arriagara, 20:15ak arte nahi duenak ikus dezan.
18:30etan maskara zaharren kalejira aterako da Arriagatik batukadarekin, Azulitoa Areatzara iritsi arte. 19:30etan izango da Farolin eta Zaranbolasen maskara truke, non aurtengo protagonistek, Lutxo Egia eta Jasone Akizuk, iazko Farolin eta Zaranbolasen eskuetatik (Ylenia Baglietto eta Lander Otaola) jasoko dituzte Aratosteetako maskarak. Trukeari amaiera emateko maskara berrien kalejira izango da, elektrotxarangak lagunduta, Unamuno plazatik abiatuta.
Aratuste Egueneko programazioa labur:
- 17:30, Plaza Eliptikotik, Azulitoaren kalejira
- 18:15-20:15, Arriaga plazan, Azulitoa ikusgai
- 18:30, Arriaga Plazatik, maskara zaharren kalejira, batukadarekin
- 19:30, Plaza Barrian, Farolin eta Zaranbolasen maskara trukea jasoko dituzte, eta 2023ko txirenada onenaren sari banaketa
- 20:00, Unamuno plazatik, kalejira elektrotxarangarekin
Datozen egunotako programazioaren hitzordu nagusiak:
- Aratuste Barikua, 9: Farolin eta Zaranbolasen atxiloketa, epaiketa eta irain publikoa
- Aratuste Zapatua, 10: Mozorro kalejirak, indibiduala eta taldekakoa
- Aratuste Domeka, 11: Indaba eta torrada lehiaketak
- Aratuste Martitzena, 13: Sardinaren hileta