Gogotsu ekin zieten Bilboko Konpartsek 2024ko Bilboko Aratusteen ostegunari. Atzoko ekitaldi nagusia Farolin eta Zaranbolasen maskara trukea izan zen arren, beste hainbat ekintza eta ikuskizunetaz gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek.
Lehenik eta behin, 17:30etan Azulitoaren kalejirarekin ekin zioten osteguneko egitarauari. Plaza Eliptikotik abiatu eta gero, Kale Nagusian zeharkatuta Arriagaraino luzatu zuten ibilbidea. Azulitoa 1960ko eta 1980ko hamarkaden artean Bilboko autobus zerbitzuaren ikurra da. “Asociación de Amigos del Ferrocarril de Bilbao”-ren eskutik Bizkaiko hiriburuetako ikur bat omendu nahi izan zuten horrela.
Geroago, 18:30etan, Maskara Zaharren kalejirari eman zioten hasiera Arriagaren plazatik abiatuta. Batukada batek gidatzen zuen kalejira 19:30etan iritsi zen Plaza Berrira. Bertan, aurtengo Farolin eta Zaranbolasek, Lutxo Egiak eta Jasone Akizuk, hurrenez hurren, iazkoen eskutik Aratusteetako maskarak jasoko zituzten, Ylenia Baglietto eta Lander Otaolaren eskutik, alegia. Jarraian, 2023ko Txirenada onenaren sari banaketa ekin zioten. Azkenik, 20:00ak aldera, Plaza Berritik abiatu zen elektrotxaranga Alde Zaharreko kaleetan zehar igaro zena.
Bestalde, ez ahaztu Bilboko Aratusteen egitarauak aurrera jarraitzen duela asteburuan zehar. Gaur, esate baterako, Farolin eta Zaranbolasen atxiloketa, epaiketa eta irain publikoaren txanda izango da.