ELA sindikatuak igandean Bizkaibuseko gidari batek jasan zuen erasoa salatu du. 3925 lineako gidariak gizon bat ikusi zuen autobuseko haizetako-garbigailua manipulatzen, ibilgailua irtetear zegoela; gidariak egiten ari zenari uzteko eskatu zion, eta, jarraian, erasotzailea autobusaren atzealdera joan zen eta atea iriki zuen, berriz ere gidariaren esku-hartzea behartuta.
Gidariaren erantzunaren aurrean, erasotzaileak labanaz mehatxatu zuen hura, eta bien bitartean autobusaren gurpilak zulatzeko ahaleginak egin zituen. Autobus geltokitik gertu zebilen Ertzaintzaren patruilak eten zuen erasoa; arma zuridun gizona murriztu zuten gidariaren eta garraio-zerbitzuaren erabiltzaileek kalterik jaso ez zitzaten.
ELA sindikatuak autobus gidarien segurtasuna bermatzeko neurriak eskatu dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari, berriz ere halako egoerarik errepikatu ez dadin.