Beltzez jantzi ziren atzo ZazpiKaleak eta Arriaga Plaza, sardinaren hiletarekin aurtengo aratusteei agurra emateko. 19:00etan bildu zen jendea Plaza Berrian, kandelak eskuan, eta agur labur baten eta bertsoen ostean, kalejira hasi zen Arriaga Plazara bidean. Bertan ikusgarria izan zen emanaldia: dantzariak, txalaparta, bertsoak, suziriak... Azkenik eman zioten su sardinari, eta haren errautsekin joan ziren aurtengo inauteriak. Datorren urtera arte!