Bilboko BBK Salak Punto Zero zikloaren hirugarren edizioa ospatuko da aurten martxoaren 15etik apirilaren 13ra arte. Berriz ere musika proposamen berritzaileak aurkeztea izango du xede zikloak, aurten, zehazki, 7 talde izan dira aukeratuak, lau hitzordutan hyperpop, musika urbano eta puntako beste genero batzuk taula gainean aurkezteko. Bereziki Z belaunaldiari zuzenduta egongo da egitaraua, ez esklusiboki ordea, eta tokiko eszenari arreta berezia eskainiko zaio artisten hautaketan. Aurtengo kartelak emakumezkoen presentzia handia du gainera; 7 taldeetako 12 musikari dira emakumeak.
Zikloa martxoaren 15ean hasiko da Judeline abeslariaren pop urbanoarekin. 21 urteko Cadizeko musikaria dagoeneko BBK Liven, Primavera Sound eta Argentinako Lollapaloozan eskeini ditu emanaldiak eta Bilbon izango da, bere azken Epa aurkezten, de la luz. Trapa eta reggaetoia eta Andaluziar tradizioa uztartzen ditu Judaline bere lanean, aldi berean musika industrialeko izen handiekin kolaboratzen gainera, Alizz, besteak beste. Martxoaren 22an VVV [Trippin’you] madrildarrak igoko dira taula gainera, pasa dEn urtean Bilbon eskaini behar zuten emanaldia osasun arrazoiengatik bertan behera utzi ostean. Neobakala autodefinituak “Mostoleseko elektronika erradikala” jorratzen dutela esan ohi dute. Lau disko dituzte jada kaleratuak, hamar urteko ibilbidean, Vaciador berriena. Talde madrildarraren aurretik Alai artista tolosarrak joko du, 2022ko VillasoindBilbaon Estatu mailan bira bat egiteko hautatua. Berklee College of Music-en ibilia, ekoizle elektronikoak Ozen (2021) diska aurkeztu zuen bere ikasketen azken lan gisa.
Apirilaren 6an Eddi Circa madrildarrak “zuzeneko musikaren konbentzionalismoetatik aldentzen den ikuzkizuna” eskainiko du, EN EL BOSQUE UN CLARO (2023) lanarekin, artista bisual batekin batera. Amaia Miranda leioarra izango da madrildarraren ikuzkizunari sarrera ematen, haren bakarkako musika akustiko intimo eta landuarekin.
Apirilak 13an Shego hirukotearen riffek emango diote itxiera, haien 2023ko SUERTE,CHICA diska aurkezten. Conxita eta Fermí Herrero anai-arreba katalanaen (Tronco) kostunbrista naifak izango dira artista gonbidatuak.
Egitaraua
Ostirala, martxoak 15 (20:00etan)
JUDELINE
15 € aurrez / 18 € leihatilan
Ostirala, martxoak 22 (20:00etan)
VVV [Trippin’you] + ALAI
15 € aurrez / 18 € leihatilan
Larunbata, apirilak 6 (20:00etan)
EDDI CIRCA + AMAIA MIRANDA
12 € aurrez / 15 € leihatilan