Atzo, beste behin, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak mobilizaziora dei egin zien Deustu, Uribarri, Otxarkoaga, Santutxu, Solokoetxe eta Zorrotzako herritarrei, bertako osasun Zentroen atarian osasungintza publikoaren aldeko aldarria egiteko. Eguraldia gora-behera, auzokideak urreratu ziren osasun zentroetara, denetariko leloak zeramatzaten pankartak ikusgai; leloak desberdinak baziren ere eskaera berdintsuak egin zituzten denek: kalitatezko osasun publikoaren eta lehen mailako arretaren aldeko aldarria.
Joan den urtean maiz egin zuen dei osasungintza publikoaren alde mobilizatzera Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak, instituzioen arreta falta eta zerbitzuen gainbeherak bultzatuta. Atzoko elkarretaratzeek, urteko lehenak izanda, auzotarrem kalitatezko osasungintzaren aldeko aldarrien jarraipena aurreikusten dute