Osasun garraioaren azpikontratatutako langileek greba mugagabea hasi dute gaur

uriola.eus 2024ko ots. 19a, 10:48
Argazkia: EFE Agentzia

Enpresak ostiralian aurkeztu zien proposamenari uko egin diote sindikatuek, greba bertan behera uzateko adina ez zela argudiatuta.

Osakidetzak azpikontratatutako osasun garraioaren langileek greba mugagabeari ekin diote gaur, hilak 19, ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deituta. Azpikontratatutako langileen soldata Osakidetzak zuzenean kontatatutakoekin homologatzea eskatzen dute sindikatuek, enpresak eskaini duen soldata igoeraren aurrean. Ostiralean jaso zuten eskaera baina uko egin zioten sindikatuek, soldata igoera soilik ez, baizik eta lan-baldintza guztiak homologatzea eskatzen baitute azpikontrataturiko langileentzat “ez dute baimenez hitz egiten, ez familia eta lana uztartzeaz, ez karrera profesionalaz”.

Enpresaren proposamenak sindikatuen eskariekin bat ez egiteaz gain, ELAk Eusko Jaurlaritzak %100eko zerbitzu minimoak bermatuko dituela azaldu du, “1700 langileren grebarako eskubidea galaraziz”, erreabilitaziorako langileek zein beste erkidego batzuetan kontsultak egitera gaixoak bidaltzen dituzten langileek ezin izango baitute greba egin.

Grebari hasiera eman diote goizeko 10:30etan, Basurtuko Ospitalearen aurrean egin duten elkarretaratzean, eta 11etan manifestazioa abiatuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitzara arte.