Nabarmen handitu da iaz Udal Liburutegiaren erabilera aurreko urteetakoarekin alderatuta. Pandemia osteko mugarik gabeko garaia izateak badu zeresana egoeran, liburutegiko jarduera eta eskaintzak orduan itzuli baitziren baita ere, aurretiko normaltasunaren erritmora. Egunerokotasunera itzulera honen ondorioz %24,8an igo da pasa den urtean liburutegiak izan dituen bisiten zenbakia: 662.000 zifrarekin itxi zen urtea. Bestalde, 2.637 pertsonak eskatu zuten liburutegiko txartela lehenengoz iaz, hala 118.904 herritar dira bazkide. Haien artean 312.797 mailegu egin zituzten 2023an, aurreko urtean baino %11,7 gehiago.
Bilboko Udalak azpimarratu du “adin guztietako biztanleen artean irakurzaletasuna bultzatzen eta indartzen jarraitzeko apustua egin duela. Ezinbestekotzat jotzen dugu Udalaren kultura-gune horien erabilera bultzatzea, jarduera eta zerbitzu zabal eta askotarikoekin. Bilbotarrek zerbitzu-katalogo zabal eta oso zainduaz gozatzen jarrai dezaten ahalegintzearen aldeko apustua egiten dugu, irakurtzeko ohitura sendotzeko eta zaintzeko”.
Kultura sustatzeko ekimenik ere ez zen falta izan Udal Liburutegian, 562 kultura-jarduera egin ziren iazko urtean zehar, eta 7.244 pertsona egon ziren haietan. Udako Liburutegiak programan izan ziren 8.046 pertsonekin batera, guztira 15.290 parte-hartzaile izan zituen Udal Liburutegiko kultur-eskaintzak, aurreko urtearekiko %14ko igoera. Urtea hasi berri dugu baina ia aurtengoan ere Udal Liburutegiak pasa den urteko markak hausten dituen.