BERRIA 300 babesleren bila dago Bilboaldean

uriola.eus 2024ko ots. 21a, 14:47

Berria aldizkariak, Hor Dago Abante konpartsarekin batera, BERRIAlagun kanpaina abian jarri dute.

20 urte bete zituen iaz Berria aldizkariak eta etorkizunera begira, komunikabidearen etorkizuna eta independentzia bermatzeko, 3.000 babeslera iristea du helburu aurten. Babesle hauetatik 300 inguru Bilboaldetik etor daitezen behar dute, beraz, Hor Dago Abante konpartsarekin batera, kanpainaren aurkezpen ekitaldia egingo da, hilak 28an, asteazkena, Kaldarapekon, 19:30etan.

Hor Dago Abante konpartsako kideek azaldu dutenez,“Berrialagun kanpaina hau konpartsa bezala egiten dugun gizarte ekintzaren atal garrantzitsu bat da.” Euskararen aldeko ekimenak sustatu izan dituzte betidanik konpartsakideek, Berria aldizkariarekin elkarlanean, “ Aspaldiko harremana dugu Berriarekin, eta horrelako ekimenekin adierazten diogu gure babes sozial eta ekonomikoa.”

Kaldarapeko tabernan izango da ordu erdi inguruko aurkezpena, Txakur kalean. Hainbat konpartsakide eta Amagoia Mujika Berria egunkariko zuzendaria izango dira BERRIAlagun kanpainaren berri ematen. Aurkezpenaren ostean mokadutxo bat hartzeko aukera ere egongo da. Izen emetea esteka honen bidez eman daiteke.