Love & Money antzezlana Pabellon 6era itzuliko da

uriola.eus 2024ko ots. 22a, 11:38

Argazkia: paBELLÓN 6

Martxoaren 1etik 10era ikusgai izango da berriz ere Pabellón 6en lehenengo euskara hutsezko ekoizpena.

Martxoan itzuliko da Love & Money antzezlana Pabellón 6eko taula gainera. Pabellón 6eko Antzerki Laborategiak eta Gazte Konpainiak egokitu zuten lehenengoz euskera hutsera, Dennis Kelly idazle britainiarraren lanean oinarituta. Londrestarra hizkera gordinaz eta umore trufariaz baliatzen da gizartearen gaitzak plazaratzeko, eta bere belaunaldiko egile oparuetariko bat da, “in yer face” antzerki estilo konfrontazional eta sentsibilitate handikoaren erakusle handietariko bat. 2006an idatzi zuen Love & Money, umore eta krudelkeriaz neoliberalismoak pertsonak baliatu eta hondoratzeko duen gaitasuna aztertzen duen lana, argi-ilunez betetako pertsonaiak protagonista dituena.

2022an aurkeztu zen Love & Money lehenengoz Bilbon, Cécile Marquette Azuelos zuzendariaren eskutik, eta euskaraz, idoia Barrondoren itzulpenari esker. Bera arduratu zen Kellyren umore eta ironia mikatza modu fidelean euskarara ekartzeaz. Oinarrian kontsumo gizarte neoliberalistari kritika, gizarte dinamikei eta harremanei buruz gogoeta egitera bultzatzen du lanak. Tranpaldoan Ugaitz Alegria, Aitor Echarte Merino, Eneritz García Alonso, Miriam K. Martxante eta Aiora Sedano dira Kellyren testua gorpuztuko duten aktoreak. Bost antzezlek osatutako talde batek sortutako zorrez lepo dabiltzan David eta Jess pertsonaien istorioa kontutuko dute Pabellón 6eko taula gainean, diruarekin obsesionatutako gizarteak maitasunean duen eraginaz eta bikotearen gainbeheraz mintzatzen da lana.

Alde teknikoan, Batitxe Saitua da jantzien arduradua, María Casanueva eszenogafia burua, Fernando Alcáuzar argiztapen-diseinuarena eta Maitane Zalduegi- Viar mugimendu eszenikoarena.

Antzezlana euskaraz aurkeztuko da martxoaren 1etik 10era KORRIKA KULTURALAren agendaren barnean. Sarrerak Pabellón 6en webgunean daude eskuragarri. Ostegun, ostiral eta larunateko emanaldiak 19:30etan izango dira eta igandekoak 19:00etan.