Duela sei urte plazaratu zuen Ruper Ordorikak Bakarka diskoa, non bere ibilbideko zenbait abesti ezagun kimatu eta beren aurkezpen soilenean bildu zituen. Azkarateko Mamia estudioa izan da berriz ere diskoa gorpuzteko aukeratutako tokia, Jonan Ordorika mahaiaren beste aldean izan dela, pasa den abuztuaren 7an zendu aurretik.
Fernando lutxoren azala lehenengo Bakarka diskaren isla da, bi lanen arteko parekidetasunaren irudi; jarraipenak ere lehenengoaren soiltasunari jarraituko dio, iraganeko 12 kanturi trataera berria emanaz. Jada entzungai dago lehenengo aurrerapena, Erruduna, Bihotzerreak (1985) diskako abesti ezaguna, Gaur diskan ere zuzenerako moldatu zuena. Oraingoan gitarra akustikoak eta Ordorikaren ahotsak soilik gorpuzten dute abestia; afinazio alternatiboen zantzuak eta produkzio biluziak aise aseko ditu Ruper Ordorikaren zaleak.
Martxoaren 1ean kaleratuko du oñatiarrak Bakarka bi diska, Elkar Musikarekin hizketan “artifiziorik gabeko lana,… kantaren esentzia biluztea ahalbidetzen dion formatuan”. Entzun Erruduna, diskaren lehenengo aurrerapena, esteka honetan.