Osakidetzako azpikontratatutako langileek mobilizazioa egin dute Sabin Etxean

uriola.eus 2024ko ots. 26a, 12:17
Argazkia: LAB sindikatua

Uztailean sinatutako aurreakordioa betetzeko eskatu diote enpresa kontratatzaileari.

Iazko udan Osakidetzak azpikontratatutako garbiketa-zerbitzuko langileen mobilizazioek enpresaren eta gehiengo sindikalaren arteko akordioa ekarri zuten, sektoreak lan-hitzarmena beritzeko egin zituen aldarrikapenak biltzen zituena: aurrekontratatutako langileen lan-baldintzen homologizazioa Osakidetzak zuzenean kontratatutakoekin, karrera profesionala eta txanda-kontratua eskuratzea, bakanteen arautzea, eta abar. Bi adar izan zituen aurreakordio hartan adostutako negozioazioak: lehenengoa hitzarmen kolektibo berriaren nondik-norakoak egokitu eta garatzeko, bestea Osakidetzarekin lotutako kontratak eguneratzeko.

Irailean martxan jari zen akordioaren lehenengo bidea, enpresa eslaipendunak eta sindikatuetako ordezkariek aurreakordioan jasotako akordioak garatzeari ekin zioten, eta egun, jada, guztiz eguneratuta dago akordio berria. Osakidetzari enpresa esleipendunekin negoziatzeko akordioaren zatia oraindik airean dago; urte erdi baino gehiago igaro da gatazka honen alde guztiek aurreakordioa sinatu zutenetik, hilaren 14a adostu zen behin-betiko akordioa sinatzeko egun gisa, baina bileraren bezperan EGE-ALVA, saktoreko patronal nagusiaren ordezkariak, zita atzeratzea eskatu zuen, patronalaren eta Osakidetzaren azalpenik gabe.

Egoera honek bultzatuta, Osakidetzaren azpikontratatutako langileak kalera atera dira gaur, eta Sabin Etxearen aurrean elkarretaratzea egin dute “erantzunak eta gardentasuna” eskatzeko. Sindikatuek argi plazaratu dituzte langileen eskaerak; “Osakidetzak eta enpresa esleipendunek beren hitza bete dezatela eskatzen dugu, eta

egoera hori desblokeatzeko beharrezko elkarrizketak has ditzatela”. Eskatutako baldintzak onartu ezean azaldu dute “gehiengo sindikalak ez duela baztertzen beste neurri batzuk hartz Osakidetzak eta enpresa esleipendunek egoera konpon dezaten eta behin betiko akordioa lor dezagun.”