Arriaga antzokiaren Festen ekoizpena lau MAX Sari irabazteko hautagaia

uriola.eus 2024ko mar. 5a, 14:26

Argazkia: Arriaga Antzokia

Thomas Vinterberg zinemagilearen lanean oinarritutako antzerkiak antzerki ikuskizun onena, eszena zuzendaritza onena, gizonezko aktore onena eta emakumezko aktore onenaren saria irabazteko hautagai da

Arriaga antzokiaren Fest ekoizpenak XXVII. Arte Eszenikoen Max Sarietan lau hautagaitza lortu ditu, ikuskizun, eszena zuzendari, gizon aktore eta emakumezko onenaren ataletan. SGAE erakundeak sortu zituen MAX sariak 1998an, espainiar estatuko antzerki eta dantzagileen lanari aitortza emateko.

2023ko urrian estreinatu zen euskaraz Festen, Arriaga antzokian, Maria Goiricelayaren zuzendaritzapean. Thomas Vinterbergen zinemagile daniarraren izen bereko filmean oinarritua, Dogma 95 mugimenduaren sorreraren mugarrietako bat da Festen, gizartearen hipokrisiaz, intzestu eta sexu-abusuz jositako familia baten istorio iluna kontatzen duena. Arriaga antzokiaren eta Teatro Españolen arteko produkzioa, gazteleraz, Madrilgo Naves del Matadero espazioan izango da laster ikusgai.

Arriaga Antzokiak aurten hautatuak izan diren beste bi lanen ekoizpenean esku-hartzea izan du baita ere; Kulunka Teatroaren Forever, sei hautagintza lortu dituena, eta Lost Letters, Lucia Lacarra Ballet konpainiaren aurreneko proposamena, hiru hautagintza bildu dituena.