Bizkaibusen langileek greba egingo dute martxoak 19an

uriola.eus 2024ko mar. 5a, 15:11

Langileek pairatzen dituzten erasoen larritasuna eta maiztasunaren gorakada salatzen dute sindikatuek.

Bizkaibusen 1300 langile mobilizaziora deitu dituzte UGT, ELA, CCOO, USO eta ELA sindikatuek; 24 orduko greba egingo dute hilaren 19an, langileek jasaten dituzten eraso “errepikakor eta geroz eta larriagoak” salatzeko.

Sindikatuek azaldu dutenez, Lurraldebuseko langileek urteak daramatzate haienganako indarkeria, bai fisikoa zein hitzezkoaren gorakada salatzen, “Bizkaibusek 365 egunetan eskeintzen duen zerbitzu publikoaren trukean”. Egoera honen aurrean, langileek haien jardunean errespetua eskatu dute, aldi berean “erabiltzaileen gehiengoaren errespetu eta babesa” eskertuta. Kezkaz bizi dute langileek haiekiko indarkeriaren goraldi hau, “haien lana segurtasunez betetzea oztopatzen duten egoerak eragiten dituena”. Konponbide gisa, luzaroan sozializazio eta errespetu kanpainak eskatu izan dituzte Bizkaibusen langileek, baita egoera hauek ekidituko lituzketen baliabide teknologiko eta giza-baliabideak ere.

Sindikatuek gehitu dute egoera hauek ez dituztela Bizkaibusen langileek soilik pairatzen, eta Bilbobus, Metroko eta Euskotreko langileek ere egoera berdintsuak bizi dituztela. Hala, garraio publikoko gainerako langileei ere martxoak 19an antolatu duten grebara dei egin die.