“Yarin”, BBK aretoak ekoitzitako lehen dantza pieza lau kategoria desberdinetan izango da hautagai: Dantza ikuskizunik onena, koreografiarik onena (Sharon Fridman, Jon Maya eta Andrés Marín), argiztapen diseinurik onena (David Bernués) eta dantzako gizonezko interpreterik onena (Andrés Marín eta Jon Maya)
“¡Agur, Otxoa feroz!”, BBK aretoak ekoitzitako produkzioak, bi hautagaitza lortuko ditu, horietako bat La Otxoarentzat: Musika ikuskizuna edo ikuskizun lirikorik onena eta ikuskizun eszenikorako musika-konposiziorik onena (Agustin Ferrero Fernández eta Jose Antonio Nielfa “La Otxoa”).
2023an, “Yerma”(María Goricelaya), BBK aretoaren lehen ekoizpenak, egokitzapen edo bertsiorik onenaren Max saria eskuratu zuen. Max Sariei eta arte eszenikoen ekoizle-zentro gisa egindako ahaleginei esker, Bilboko BBK aretoak estatuko panorama eszenikoak bere presentzia bermatu du.
2024an BBK aretoko produkzioak aurrera jarraituko du bi sorkuntza berrirekin. Bata datorren Aste Nagusirako propio pentsatua eta bestea, udazkenean kaleratuko dena