Horren harira, kontran agertu da LAB. Hartutako erabakiarekin, EAJk 2012an Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoaren Sistema antolatzeko 15/2012 legearekin hasitako diseinu poliziala gauzatzen jarraitu nahi duela arbuiatu du.
LABek adierazi duenez, Jaurlaritzak “Ertzaintza eta Udaltzaingo hautaketa-prozesu bakarraren deialdia, bitarteko udaltzainen lan poltsa, agenteen deialdi bateratua, Segurtasun Publikoaren Legea, Udaltzaingo Koordinazioa eta abar, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herrietako udaltzain guztiak EAJren polizia-eredu bakar eta zentralizatuaren norabidean kokatzeko tresna gisa erabili izan ditu”.
Behin EAEko aldizkari ofizialean dekretua argitaratuta, indarrean jarriko da. 5.000 biztanletik beherako udalerriek bost urteko epea izango dure dekretu berri honetara egokitzeko. Gainontzeko udalek, urtebeteko epea izango dute armen erabilera ezartzeko eta bulegoetan segurtasuneko "gune hotzak" eta armategiak instalatzeko.