BilboEszenaren “Artistak egoitzan” arte eszenikoa garatzeko bekak, aurten ere eskuragarri

uriola.eus 2024ko mar. 7a, 13:53

Bilbon sormena eta ikerketa prozesuak garatu nahi dituzten konpainia eta pertsonei laguntzera dago bideratuta beka.

Abian jarri du beste urte batez BilbaoEszena, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak, bertako artista eta konpainiei laguntzeko beka, “artistak egoitzan”. Euskal Herriko 18 urtetik gorako artista, artisten kolektibo eta arte eszenikoaren alorrean dabiltzan konpainiei dago zuzenduta proiektua, eta baliabide ekonomikoak, teknikoak, instalazoak, eta abar eskaintzen dizkie, haien proiektuak aurrera eramateko.

Bi fase izango ditu laguntzak: bata hasierako fasean, dauden proiektuetarako 2000€-ko laguntza emango da, eta 4000€-ko, bigarren fase batean, garapen-fasean dauden proiektuetarako. Proiektu hauek garatzeko hirko zenbait espazio eszenikoetan 25 eguneko egonaldia izango dute, uztaila eta urria bitartean. Laguntza hauetaz gain, garatutako proiektuak jendaurrean aurkezteko aukera ere izango dute parte-hartzaileek, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikideko jaialdian.

Martxoaren 11tik apirilaren 12ra arte egongo da zabalik BilboEszenaren “Artistak egoitzan izena emateko epea