Aste honetan hasiko da Bizkaiko Xare euskarazko kultura digitalaren jardunaldia

uriola.eus 2024ko mar. 11a, 16:55

Argazkia: Azkue Fundazioaren Egunkaria

Hilak 13 eta 20an ospatuko da Barakaldon, eta 400 ikasle inguruk hartuko dute bertan parte.

Barakaldoko, Portugaleteko eta Santuztiko zortzi ikastetxetako 281 ikasleek parte hartuko dute aste honetan hasiko den Xare, euskarazko kultura digitalaren jardunaldian. Sei tailer praktiko, bi hitzaldi interaktibo, Egunean Behin jokoaren zuzeneko partida bat Memeka leihaketaren aurkezpena eta, amaitzeko, La Basuren zuzeneko emananaldia eskeiniko ditu IV. Xare Jardunaldiak Barakaldoko Clara Campoamos Zentro Zibikoan.

Hiru gunetan egongo da banatuta egitaraua: IKAS Aretoa, ERA Aretoa eta JOLAS Aretoa; bertan, goizeko 9:00etatik 13:45ak arte, hiru taldetan banatuta, ikasle guztiek egitarau osoaz gozatu ahal izango dute. 9:00etan emango zaie ongi-etorria ikasleei, eta egitaraua bere osotasunean.

Egitasmoa Azkue Fundazioak antolatzen du, Portugaleteko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.