Martxoaren 15etik maiatzaren 25era bitartean, hasiberri eta beteranoek aukera izango dute elkarrekin aritzeko. Hasiberri eta beteranoez gain, euren burua txapelketa formaletan ikusten ez dutenek, aspaldi bertso mundutik aparte ibili direnek, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistek… eman dute izena txapelketan eta hala, ohiko txapelketen aldean, giro informalagoa izanen da hauetan.
Izan ere, txapelketan parte hartuko duten taldeak sei lagunekoan izango dira, gutxienez. Hiru bertsolari, gai jartzaile bat, epaile bat eta laguntzaile bat egongo dira talde bakoitzean. Beste asmoetako bat, bertso munduaren osotasuna indartu eta kide zein partehartzaile guztien taldekotasuna ikusaraztea izango da. Esan bezala talde bakoitzak bere epailea izango badu ere, azken hitza ikusleena izango da. Saioaren amaieran, beraz, talde bakoitzeko epailearen eta publikoaren balorazioak batuko dira.
Finalaren eguna maiatzaren 25ean izango da, Arrigorriagan. Bertan, hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira. Finalaurreko bakoitzetik talde bakarra pasatuko da hurrengo fasera , eta hori izango da azkenean final handian arituko dena.
Taldeak, datak eta parte hartzaileak
Martxoaren 15ean Gernika-Lumon, LauBuru eta Laukijjek taldeak, Harizpe Txokoan, 20:00etan.
Apirilaren 12an Bilbon, Gaztetu ala hil eta Taket taldeak, 19:00etan Kalderapekon eta 21:00etan Errondabiden. Egun berean Zallan, Far West eta Estropozu taldeak, 18:30etan, Tafis, Oreka eta Jomay tabernetan.
Apirilaren 17an Alkortan, Karidadeko masokstak eta Leartibai+ taldeak (lekua eta ordua zehazteke).
Apirilaren 20an Leioan, Troiako zaldia eta Leioatik Leioara taldeak (ordua eta lekua zehazteke). Egun berean Urdulizen, Pirata bertso-taldea eta Durangalduek taldea (ordua eta lekua zehazteke).
Apirilaren 28an Zornotzan, Itallen eta Zornotzako bertso oskolak taldeak, 12:00etan. (Lekua zehazteke).
Maiatzaren 3an Iurretan, Urruxarrak eta Zapatilapeko txikliek taldeak 21:00etan. (Lekua zehazteke).
Maiatzaren 25ean finalaurrekoak eta final handia Arrigorriagan.