Arraza bereizkeriaren aurkako egunarekin bat egingo du Bilboko Udalak

uriola.eus 2024ko mar. 18a, 13:48

Hilak 21 arrazakeria eta xenofobiaren aurkako egun gisa aldarrikatzen dute Nazio Batuek.

Bilboko Udalak ere bat egingo du aurten Nazio Batuen arraza bereizkeriaren aurkako egunarekin. Xenofobia eta arrazakeriaren aurkako sentsibilizazio-kanpaina berri bat aurkeztuta. Kanpaina hontaz gain,  Udalak zenbait ekimen sozial eta kultural jarri ditu abian: eskolaz arrazakeriaz hhitz egiteko zine-foruma, NET-IDEA kulturarteko harremanak sustatzeko proiektuaren sentsibilizazio-tailerren ondorioak biltzen dituen erakusketa, Bilbao Damba musika jaialdia eta “Bajo el mismo sol” antzezlana, besteak beste.

Ruth Juana artistak sortu du aurtengo ekimenaren kartela, Higi Vandis ilustratzailearen testigua hartuta. Kartelean ” Bilbon elkarrekin bizi diren askotariko aurpegi,forma, kolore eta tamainak” irudikatu nahi izan ditu, jatorri- eta kultura-aniztasunaren adierazle izan dadin. Irudiaren erdian ageri diren eskuek argi uzten dute herritarren elkarrekiko lankidetza, bizikidetza eta konpromisoarekiko hautua, arrazismoaren egiturazko arazoen aurka.

Udalak herritarrei kanpainian parte hartteko gonbitea luzatu die; datozen egunotan, euskarri dezberdinetan, udal-egoitzetako pantaila digitaletan eta www.bilbao.eus web atarian egongo da ikusgai kanpaina, baita sare sozialetan ere BILBAO CIUDAD INTERCULTURAL izenpean. Damba jaialdia martxoaren 23an ospatuko da Bilborock-en eta rap munduko hainbat artisten emanaldiak bilduko ditu, El Chojín madrildarra buru. “Bajo el mismo sol” antzerkia, berriz, martxoaren 24an, 18:00etan antzeztuko da EHUren Bizkaia Aretoan, Teatro Sin Papeles konpainia madrildarraren eskutik.