Bihar aurkeztuko da gerra industria eta gastu militarraren aurkako XVI. bizikleta martxa

uriola.eus 2024ko mar. 20a, 13:30
Argazkia: Kakitzat Koordenakunde Antimilitarra

Biziz Bizi, Eguzki, Ekologistak Martxan, KAKITZAT, KEM-MOC eta Komite Internazionalistek militarizazioaren aurrean bizikletak hartzera dei egin dute.

Gizartearen eta gastu militarraren aurkako hainbat erakundek bizikletamartxa aurkeztuko dute bihar, erakundeek euskal arma-enpresekin gero eta inplikazioa handiagoa dutela salatzeko.  Bizikleta-martxak Bilbo Handiko arma-fabrika garrantzitsuenak seinalatuko ditu, Barakaldoko ITP Aero eta SENER, Getxon kokatua eta bizikleta martxaren helmuga izango dena.

Erakunde antolatzaileek gogor salatu dute Eusko Jaurlaritzak bertako arma-enpresei 100 milioi euroko dirulaguntza emateko hautua. Enpresa hauek Rafael, Elbit, Israel Aerospace Industries, eta Israelgo beste zenbait arma eta gerrarako baliabide ekoizlerekin harreman estua dutela azpimarratu dute antolatzaileek.

EAE 3. postuan dago estatu mailako arma produkzioaren zerrendan, Madril eta Andaluzia soilik dituela aurretik; 100 enpresa inguruak hartzen dute parte euskal armagintzan, 750 milioi euroko fakturazioarekin. Israelgo, Saudi Arabiako, Marokoko, Mexikoko, Brasilgo, Ameriketako Estatu Batuetako eta Espainiako Estatuko Defentsa eta Indar Armatuetako Ministerioetara bideratzen da ekoizpen honen %80a, zeinak 150 milioi euroko irabaziak izaten dituen.

Erakundeek armagintza industriari ematen dioten babesa salatzeko, bihar aurkeztuko dute erakunde antimilitaristek Bilboko XVI. Gerra Industria eta Gastu Militarraren aurkako bizikleta martxa, Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregiaren aurrean, 10:30etan.