LAB eta ESK sindikatuen deialdiari bat eginez, Bizkaiko esku hartze sozialeko langileek 7 orduko elkarretaratzeari ekin diote gaur, sektorearen hitzarmen duin bat aldarrikatzeko. Gizardatz patronalaren zuzendaritza batzordeak orain arteko akordio baten aldeko sindikatuen ahaleginak bertan behera utzi, eta aurrekoan aurkeztu zuena baino proposamen eskasago bat aurkeztu duela salatzen dute mobilizazioaren antolatzaileek.
Mobilizazioaren antolatzaileek Gizardatzen helburua “erakunde batzuk administrazio publikoekiko harremanetan dituzte botere- eta abantaila egoerei eustea” dela azaldu du, lehentasuna erakundearen bideragarritasuna emanez zerbitzuaren beraren kalitateari baino. Hala, egun Gizardatz osatzen duten erakundeetako zuzendaritzak esku-hartze sozialaren “oztopo” direla salatu dute, eta negoziazio-taldeak ez duela negoziazioaren buru izateko ahalmenik, informazio helarazleak soilik baitira.
Gizardatzen jokaera salatzeko, 7 orduko kontzentrazioa egin dute gaur Bizkaiko esku-hartze sozialeko langileek, Bilboko El Corte Ingles eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, hitzarmen duin baten aldeko mobilizazioen barruan.