Beñat Oihartzabal Euskaltzain emerituak lekukoa pasako dio oinordekoari

uriola.eus 2024ko mar. 22a, 12:34
Jean-Louis Davant eta Beñat Oihartzabal. Argazkia: Euskaltzaindia

Idazle eta hizkuntzalariak 75 urte bete zituen martxoaren 17an, eta ordezkoa aukeratzeko izen emateko epea ireki da.

Beñat Oihartzabal euskaltzainari iritsi zaio haren lekukoa luzatzeko garaia. Hilak 17an 75 urte bete zituen, eta, Euskaltzaindiaren barne-arauak jarraiki, ireki da ordezkoa hautatzeko izena emateko epea, zeinak apirileko eta maiatzeko Osoko bilkuretan aurkez daitezkeen. Ekainean Gasteizen egingo den hirugarren bilkura batean erabakiko da nor izango den Oihartzabalek hutzi duen hutsunea beteko duen euskaltzaina.

Parisen jaio zen Beñat Oihartzabal, euskal idazle eta euskalaria, Euskal Ikasketetan doktorea eta Frantziako Zientzia Ikerketarako Gunea erakundeak Baionan duen IKER guneko ikerketa zuzendaria da, euskal gramatikan espezializatua. Aita hazpandar eta ama heraiztarraren semea, euskara du ama hizkuntza; naiz eta eskolan ahoskotasuna galdu izan, gaztetan euskalzaletasuna piztu eta Zizurren alfabetatze ikastaro bat egin zuen euskara berrikasteko 70. hamarkadan; Piarres Lafitte apaiz, idazle eta kazetari abertzalegana ere jo zuen aholku bila, eta garai honetan piztu zitzaion, baita, grin abertzalea. Nanterreko unibertsitateanZuzenbidean lizentziatu eta Seaskako euskara irakasle izan zen, Hizkuntzalaritzako lizentzia eta maisutza ere egin zituen, 1981 lizentziatu, eta, ordutik aurrera, Baionako Euskal Ikasketa sortu berrietan euskal gramatika irakatsi zuen. Ordutik aurrera ikerketari ekin zion, eta 1987az geroztik CNRS eta IKER zentroan ikerketaburu da. 1983an izendatu zuten euskaltzain urgazle, eta euskaltzain oso 1990eko irailaren 28an.

Oihartzabalen ondorengoa hiru euskaltzain osok hautatu beharko dute datoz hilabeteetako Osoko bilkuretan.