Heldu da “Aita Mari” Bilbora

uriola.eus 2024ko mar. 22a, 13:18

“Aita Mari” Itsas salbamenduko euskal ontzia Bilboko itsas museoaren aurrean egongo da apirilaren amaiera arte, itsasontziaren proiektua euskal herritarrei hurbiltze aldera.

Aita Mari, Itsas Salbamendu Humanitarioa izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundeak abiatutako proiektua da. Hegaluzeak harrapatzeko erabiltzen zen itsasontzia, pertsonak Mediterraneoko uretatik erreskatatzeko zahar-berritu zen Aita Mari marinel zumaiarraren izenean.

12. misioa amaitu eta Itsasmuseum Bilboko Itsas museoaren parera iritsi da ontzia, apiril amaierararte geratzeko asmoarekin. Gero Bilbotik Pasaiara egingo du maiatzean ospatzen den Itsas Festibalean parte hartzeko.

"Itsas Salbamendu Humanitarioa" (SMH) gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez, asteburu honetan hilabetean zehar egingo diren jardueren berri eman eta herritarren bisitak argituko dituzte.