Emakume zein gizonen artean intzidentzia maila altuena duen minbizi mota da gaur egun kolon eta ondestekoa; Minbiziaren Behatokiaren arabera, EAEn iaz 2095 pertsonari (838 emakume eta 1257 gizon) antzeman zieten kolon eta ondesteko minbizia, haietako 1109 Bizkaian.
Martxoaren 31a kolon eta ondesteko minbiziaren prebentziorako eguna dela baliaturik, Minbiziaren Aurkako Elkarteak “Bete zure eginkizuna kolon eta ondesteko minbiziaren detekzioan” kanpaina abian jarri du, herritarren minbizi mota honen behaketa prozesuetan parte hartzera deitzeko; biztanle zaurgarrienen artean bereziki, hau da, 50 eta 69 urte bitarteko biztanleen artean. Kanpaina honen barnean hainbat jarduera antolatu ditu Bizkaiko Elkarteak, urte osoan Osakidetzak bultzatutako minbizia goiz antzemateko programa babesteko kontzientziazio kanpaina alde batetik, zeina urtarrilean hasi zen Durangon, tokiko hainbat agenteren inplikazioarekin; eta, martxoak 31ko kolon eta ondestearen minbiziaren prebentzorako eguna izanik, kontzientziazio kanpaina berezia. Guztira 54 erakunde kolaboratzaile batu zaizkio ekimenari Bizkaian.
Aipatu bezala, ekimenaren funtsa kolon eta ondesteko minbiziaren behaketan partehartzea sustatzea da; nahiz eta egun EAEn minbizi mota hau goiz antzemateko programak partaidetza handia duen (%70etik gorakoa), biztanle zaurgarrienen partaidetza sustatu nahi du kanpainak. Estudio sobre los programas de cribado de cáncer protorectal”(2023) ikerketan, euskaldunen artean behaketarako oztopo handienak gonbidapen ofizialik jaso ez izana, sintomarik ez izatea eta osasunez ondo egotea, ahantzura edo utzikeria eta aurretik proba egin izana dira. Bizkaiko Minbiziaren aurkako Elkarteak behaketarako eskatutako probak ez ira inbaditzaileak eta ez dute inolako minik egiten, gorozkietan ager daitekeen odol test bat egitean datzalako. Probaren helburua oraindik gaiztoak ez diren lesio eta polipoak antzematea da, gerora hauek tratatu eta sendatzea errazteko.
Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak azaldu duenez, minbizi mota honen zein besteen (bularrekoa, umetoki-lepokoa…) behaketaren partaidetza mailen informazio eguneratua modu publiko eta gardenean eskuragarri egotea funtsezkoa da, erabiltzaileen zein minbiziaren aurka jarduten duten erakundeentzat.