Kopako finala irabaziz gero, Athleticek eta itsas agintariek nahitaezko protokolo bat ezarri dute gabarra lagunduko duten itsasontziak arautzeko. Porotokoloan, ontzien antolamendu bat eta inskripzio-kuota aldakorra ezarriko dira.
Hauek izango dira prezioak: 250 euro irabazi-asmorik gabeko kirol-ontzientzat, 500 euro arrantza-ontzientzat, 1.500 euro laketontzientzat eta 3.000 euro bidaiari edo merkantzia garraiatzen duten ontzientzat. Partaidetza-kuotaren %50a banku-transferentzia bidez ordaindu beharko da eskubidea onartzean eta gainerako %50a Kopako finalaren ostean. Kontzentrazioa (gabarra) ospatu ezean, abonua itzuli egingo da.
Bainu hartzea, piraguarekin nabigatzea, paddle surfa, txalupa txikiak, igerilariak, ur-motorrak, belaontziak eta antzekoak debekatuta egongo dira itsasadar osoan zehar. Halaber debekatuta egongo da itsasadarrera amarratu edo ainguratzea. Zaurituak uretatik ebakuatzeko esleitutako sarbideak, eskailerak, arrapalak eta ontziralekuak libre eduki beharko dira baita ere.
Athleticek hilaren 6an Sevillako La Cartujan Mallorcaren aurka jokatuko duen finala irabaziko balu, gabarraren igoera osteagunean (apirilaren 11n) izango litzateke. 16:30etatik aurrera Getxoko Abrako Itsas Klubean hasi eta Bilboko Udaletxeko zubiraino.
Esan bezala, aldez aurretiko izena ematea nahitaezkoa da eta gabarrari albotik laguntza eman nahiko duten ontzi guztiek, tipologia edozein dela ere, nahitaez eman beharko dute izena astelehen honetatatik apirilaren 2ra arte (18:00) irekita dagoen inskripzioan.