Martxoaren 31ko Nazioarteko Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Bilboko Udalak sensibilizazio-kanpaina bati ekin dio, trans pertsonei ikusgarritasuna eman eta pairatzen dituzten erasoak eta diskriminazioa salatzeko.
Udalak herritarrei gonbidapena egin die edozein genero-adierazpengatiko edo sexu-orientazioagatiko diskriminazio eta indarkeria desagerrarazteko konpromisoarekin bat egiteko. Helburu honetarako kanpaina berria hainbat euskarri fisikotan zabalduko da hirian, eta hiri-altzarietan, udal-egoitzako pantaila digitalean eta bestelako euskarri digitaletan ere zabalduko da, besteak beste Bilbao Berdintasuna (facebook eta twitter) edota Bilbao Udala (facebook, instagram eta twitter).
Martxoaren 31ri oihartzun berezia emateko, Bilboko baldosan oinaritutako diseinu bat aurkeztu du Udalak, zeinetan baldosaren diseinu ezagunari trans komunitaten banderaren koloreak gehituko zaizkion, arrosa, urdina eta zuria, “Bilbok sexu- eta genero-aniztasunean duen jarreraren erakusgarri”.