Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, aukeratutako film laburrak eta lehenengo ohorezko sarituak iragarri ditu

uriola.eus 2024ko mar. 27a, 11:39

FANT zinemaldiak 22 lan proiektatuko ditu, 13 euskal film laburren saioan eta 9 nazioarteko filmeenean.

Oraindik Bilboko FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoa iristeko maiatzak 3ra arte itxaron beharko den ere, jaialdiaren 30.urteurrena ospatuko duen edizio berezi honen zenbait xehetasun plazaratu dituzte jada antolatzaileek. Aurten maiatzaren 3tik 11ra arte luzatuko da, eta Sail Ofizialeko bi saioek eta Panorama Fantastikoa Saileko saioak 30 filmen proiekzioak bilduko dituzte.

Arten, lehen aldiz, jaialdiak Gazte Epaimahaia izango du, Euskal Herriko Zinema Eskolaren lankidetzarekin Sail Ofizialeko Film Luze Onenaren sarietako bat emango duena. Jada sarituetako batzuk ezagutzen dira ordea: Fantastikoaren Izarra Pedro Olea zuzendari bilbotarrak jasoko du, haren filmografia zabala ospatzeko; besteak beste “No es bueno todo hombre que esté solo” (1972), “La casa sin fronteras” (1972) eta “El bosque del lobo” (1970) gisako filmeak zuzendu ditu Oleak. Dagoeneko ezagutzen da baita aurtengo Ohorezko FANT saria jasoko duen kidea: Javier Botet; 2007an Jaume Belagueró eta Paco Plaza zinegileek zuzendutako REC filmean “Madeiros haurra”-ren papera jorratzeagatik ezaguna egin zen aktorea. Ordutik “La cumbre escarlata” (2015), "El renacido” (2015), “Expediente Warren: el caso Einfield” (2016), “Alien: Covenant” (2017), “El Guardián Invisible” (2017), “La momia” (2017), “It” (2017) eta  “Insidious: la última llave” (2018) filmetan aritu izanda, besteak beste.

Film laburren aldeko hautua

Film laburren aldeko apustua egin izan du beti FANT jaialdiak, eta hala izango da 30. urteurrenerako ere; 30 film labur izango dira ikusgai aurtengo Zinemaldi Fantastikoan. Sail Ofizialean nazioarteko film hauek proiektatuko dituzte: “Ahora vuelvo” (2023, ESP, Lucas Paulino, Gabe Ibañez); “Alicia” (2023, ESP, Tony Morales); “La Ley del más fuerte” (2023, ESP, Raúl Monge); “Los cómplices” (2023, ESP,  Alberto Evangelio); “Mi zona” (2023, ESP, Cristian Beteta); “Prends Chair” (2023 Frantza, Armin Assadipour); “Shé (Snake)” (2023, Erresuma Batua – Estatu Batuak, Renee Zhan); “Stop Dead” (2023, Erresuma Batua,  Emily Greenwood); eta “White Ant” (2023, Erresuma batua  – India, Shalini Adnani).

Bertako zinemagileen aldeko hautua ere egin du aurten jaialdia. Sail Ofizialean euskal film laburrentzat FANT Laburrean – Euskal Filmak espazioa izango dute hurrengo film labur hauek:  “Betiko gaua” (2023, Eneko Sagardoy); “Betizu buru” (2023, Kim Maiteny); “Conej Steps out” (2023, Pablo Río); “Deadly Draw” (2023, Nitya López); “Europa” (2023, Ekain Irigoien); “Extrema gravedad” (2023, Lorenzo Ayuso); “Feminancy” (2023, Uxuri Etxegia Etxebeste); “Hado” (2023, Rubi Rock); “Jende arrotza” (2023, Imanol Ortiz López); “Nada de nada” (2023, Gastón Haag); “Ni lobos ni corderos” (2024, José Luis Acosta); “To bird or not to bird” (2023, Martín Romero); eta “Txotxongiloa” (2023, Sonia Estévez).